274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko arte eta kultura jarduerak egiteko 2021ean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 589868.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/589868).

Burlatako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz (2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 9an), kultura-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia iragartzen da, 2021eko ekitaldirako.

Epea luzatzen da 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Burlatan, 2021eko urriaren 4an.–Kultur eta Jaietako Patronatuko burua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116831