274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal kapital osoko merkataritza-sozietatea eratzeko administrazio-espedientea. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau

HARTU DU:

1. “Sastrako Kirol Zerbitzuak SL” izeneko udal kapital osoko merkataritza-sozietatea eratzeko administrazio-espedientea behin betiko onestea. Espediente hori espedientean behar bezala izapidetuta jasota dauden eta behin betiko onetsi diren memoria eta estatutuen arabera egingo da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. “Sastrako Kirol Zerbitzuak SL” sozietateari 3.300 euroko kapital soziala ematea. Kapital hori 110 partaidetza sozial zatiezin eta metagarritan banatuko da, 30 euroko balio nominalekoa bakoitza, 1etik 110era zenbakituta, biak barne, eta Berako Udalak ordainduko dituenak oso-osorik.

4. Alkateari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5. “Sastrako Kirol Zerbitzuak SL” sozietateko Administrazio Kontseiluko kideak izendatzea, Estatutuen 17. artikulua aplikatuz. Bertaratuek onartu egin dute eta honako hauek dira:

–Aitor Elexpuru Egaña jauna, Berako Udaleko alkate udalburua; batzordeburu izanen da.

–Julen Errandonea Martin jauna, Berako Udaleko zinegotzia.

–Maialen Chantre Irazoki andrea, Berako Udaleko zinegotzia.

–Germán Castillo Lazcanotegui jauna, Berako Udaleko zinegotzia.

–José Antonio Oyarzabal Iribas jauna, Berako Udaleko zinegotzia.

6. Erabaki hau jakinaraztea Administrazio Kontseiluko kideei, dagozkion ondorioetarako.

Beran, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2116657