274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Herri-lurren desafektazioa, Tutera I eta II eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hauen esanbidezko desafektazioa:

–Tutera I eguzki-instalazio fotovoltaikorako herri-lurzatiak: 11. poligonoko 770, 771, 792, 793, 795, 796, 843, 855, 860, 861. lurzatiak.

–Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikorako herri-lurzatiak: 11. poligonoko 806, 809, 866, 875. lurzatiak eta 12. poligonoko 350. eta 351. lurzatiak.

–Desafetatu beharreko azalera, guztira: 702.286 metro koadro Tutera I eguzki-instalazio fotovoltaikorako, eta 687.290 metro koadro Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikorako.

–Desafektazioaren xedea: Tutera I eta II eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzea “EDP RENOVABLES SLUri”, B 91115196 IFK.

Desafektazio espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratuz, alegazioak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal daitezen. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. eta 140. artikuluekin.

Jendaurreko aldia bukaturik eta, behar bada, alegazioak edo iradokizunak ebatzirik, espedientea igorriko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura (Herri-lurren Atala).

Ablitasen, 2021eko azaroaren 17an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2116469