274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Epatzea 21-02074 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz

Sergio Uzqueda Moralesek 21-02074 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Mendabiako Udaleko Alkatetzak 2021eko abuztuaren 18an eman ebazpenaren aurka. Horretan, Udalak ezesten zuen berraztertzeko errekurtso bat, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko hautaproben behin betiko emaitzen kontra jarria. Berraztertzeko errekurtsoan eskatzen zen deuseztea 2021eko martxoaren 11n egindako Landa-Lorezaintzako kasu praktikoen idatzizko proba.

Kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2116539