274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

Epatze deia, 21-01813 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak, eskolazain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz

Isidoro Caballero Lorentek 21-01813 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Los Arcosko Udalak burututako jarduketa baten aurka eta kalifikazio epaimahaiak 2021eko uztailaren 7an emandako ebazpenaren aurka, eskolazain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren proba praktikoaren garapenari buruz. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Los Arcosen, 2021eko urriaren 25ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2116148