273. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 38.903,80 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 2ko 13E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan. DDBN identifikazioa: 551639.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak martxoaren 2an emandako 13E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi bat, 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarte nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko beste lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta eskumendeko kirol klubentzat orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 465.000,00 euroko gastua baimendu zen deialdiari aurre egiteko, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Suspertu Plana Kirol jarduerak; akordioak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura.

Deialdi horretarako onetsitako hasierako gastua 465.000,00 eurokoa izanik, 4. oinarri arautzailean ezarri zen, orobat, aipatutako partidan aurrekontu erabilgarririk izanez gero 2021eko ekitaldian zehar, deialdian aurreikusitako gastua handitzen ahalko zela 75.000,00 euro gehienez ere.

Kontuan harturik litekeena dela gaur arte deialdi honetarako erabili ez den saldoa nahikoa ez izatea aurkeztu diren dirulaguntza eskaera guztiei erantzuteko, bidezkoa da orain handitzea Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 2ko 13E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntzen deialdiari erantzuteko hasiera batez baimendutako gastua.

Hori baino lehen, konpromisotik kendu dira 102.675,42 euro, aipatutako A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura lehendik konprometitu zirenak, NKIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren urriaren 15eko 56E/2020 Foru Aginduaren bitartez onetsitako deialdiari erantzuteko, honi alegia: norgehiagokako araubideko dirulaguntzen 2021eko deialdia, Nafarroako kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeengatik.

Konpromisotik kendutako zenbateko horretatik 63.771,62 euro erabili dira jada kreditu transferentzia baterako, eta gainerakoa, 38.903,80 euro, erabilgarri dago.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Guztira, 38.903,80 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 2ko 13E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan.

Foru agindu hau aplikatuko da onesten den unetik aurrera, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da interesa izan dezaketenek haren berri izan dezaten.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, adierazita haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirol Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2116465