272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Martzillako Udaleko Alkatetzak 2021eko azaroaren 16an eman 823 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, 2021erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hona hemen lanpostuak:

–Funtzionarioak.

TALDEA

IZENA

C

04-01-Udaltzain-agentea

D

2-02-Zerbitzu anitzetako enplegatua, eskolazaina

Bat etorriz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluarekin eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 70. artikuluarekin (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege-Dekretuak onetsia).

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2116203