2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, Urritzola-Galain goi-hornidurako sarera lotzeko proiektuan
Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko azaroaren 5ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko abenduaren 17an Ultzamako udaletxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala badagokio, behin betiko okupaziokoak.
Bigarrena.–Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
Hirugarrena.–Ekitaldi horretara joanen dira, orobat, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko burua edo hark eskuordeturiko Batzorde Iraunkorreko kide bat, Mankomunitatearen izenean, eta alkatea edo hark eskuordeturiko Udalbatzako kide bat, Ultzamako Udalaren izenean.
Laugarrena.–M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Ultzamako Udalaren iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Seigarrena.–Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
Erripan (Odieta), 2021eko azaroaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Ukitutako jabe eta lurzatien zerrenda
Aktak egiteko tokia: Ultzamako udaletxea (Larraintzar).
Eguna: 2021eko abenduaren 17a.
HITZORDUA | TITULARRA | FINKAREN KODEA | POLIGONOAREN ZENBAKIA | LURZATIAREN ZENBAKIA | UDAL-MUGARTEA |
10:00 | Casimira Mayora Ballarena | ULTZ-11 | 7 | 3016 | Ultzama |
Iragarkiaren kodea: L2116106