272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2022rako zerga-tasak

Zuñigako Udalak, 2021eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek ezartzea 2022rako:

a) Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari 1 indizea aplikatzea.

c) Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ):

–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.

–%3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra badira.

–%5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, nekazaritzako eta industriako jarduerak ezartzeko obretarako.

d) Hiri-lurren balioaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak aplikatuko dira.

e) Zirkulazioaren gaineko zergaren tarifak aplikatzea.

f) Tasak:

–Bide berdean ibiltzeko txartela ematea: 5 euro/txartela.

–Ureztatzeko ura: 0,10 euro/metro kubikoa.

–Ureztatzeko uraren urteko kanona: 15 euro/kontagailua.

–Tabernaren ondoko udal aretoa erabiltzeko abonamendua: 15 euro urtean.

–Soinu ekipoa uzteko fidantza: 150 euro.

Bigarrena.–Tasa eta prezio publikoei dagokienez, aplikatzekoak izanen dira 2022rako ezarritakoak.

Hirugarrena.–Erabaki honetan finkatu diren zerga eta tasak aplikatuko dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Zuñigako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zuñigan, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2116161