272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2022rako lan-egutegia

708/2021 Dekretua.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren honako hau oinarri hartuta: 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Beharrezkoa ikusirik dekretu honetan, gainera, lanaldia betetzearekin zuzeneko lotura duten beste gai batzuk ere arautu behar direla, hala nola ordutegi malgutasuna eta lanaldiko etenaldia.

Kontuan harturik dekretu honen edukia erakunde sindikalekin negoziatu dela Mahai Orokorrean, halaxe xedatzen baitu, bere 83.6.h artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuenak.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jaiegunak zehaztea:

2022ko jaiegunen egutegia Vianako Udalaren zerbitzuko langileentzat, igandeez gain, honako hau izanen da:

• Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

• Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

• Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

• Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

• Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

• Uztailaren 25a: Santiago eguna.

• Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

• Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.

• Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

• Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

• Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

• Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

• Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Herriko jaieguna:

• Uztailaren 22a: Santa Maria Magdalena.

2. Urteko lanorduen banaketa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, urtean benetan lan egin beharreko orduen kopurua 1.592koa da, honela banatuta:

a) Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ak arte.

b) Urteko lanorduen kopurua banatzearren, berezitasun hauek ezarri dira:

• Uztailaren 21a, Magdalena bezpera, ordutegi finkoa, 7:40tik 13:00etara.

• Urtarrilaren 7an eta irailaren 12an, 13an eta 14an udal bulegoak itxita egonen dira, eta soberan gelditzen diren orduen kontura hartuko dira. 2022. urtean zehar langile bakoitzak berreskuratu beharreko 3 ordu eta 25 minutuko saldo negatiboa geldituko da.

3. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Urteko lanorduen kopurua banatzeko oro har ezarritakoaz beste erregimen bat dagoen kasuetan, berariazko lan egutegi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen erregimenari eutsiko dio, bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du galarazten beste ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bestelako erregimenak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek hala aholkatzen dutenean, negoziazio-mahaian negoziatu ondoren.

4. Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, Alkatetzak, dagokion alorreko buruak proposaturik, dekretu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, negoziazio-mahaian negoziatu ondoren, betiere ezarritako lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

5. Lanaldiko atsedenaldia.

Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez 30 minutuko atsedenaldia izanen dute.

Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.

6. Norberaren arrazoiak direla-eta lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.

a) arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

b) Alde batera utzita langileak arreta medikoa behar izatea, norberaren arrazoiengatik lanera ez joateko edo lantokitik ateratzeko, nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak, betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako egoera berariazkoren batean ez bada, eta, halakoetan, lanera ez joateak edo ateratzeak baimentzeko, lehentasuna emanen zaie laneko eta familiako eginkizunak batera eramatearekin lotutako kasuei.

Vianan, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2116153