272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza, Eliako Kontzeju Etxea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eliako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Eliako Kontzeju Etxea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Elian (Eguesibar), 2021eko azaroaren 15ean.–Kontzejuko burua, M.ª José Larrea Requejo.

Iragarkiaren kodea: L2116451