272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Genero-indarkeriaren aurkako jarduketa koordinatzeko I. protokoloa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“1.–Hasiera batez onestea Ribaforadan genero-indarkeriaren aurkako jarduketa koordinatzeko I. protokoloa, bat etorriz berrogeita hemezortzi orriz osaturiko dokumentuarekin.

2.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, dokumentua behin betiko onetsitzat joko da.

4.–Erabaki hau, onetsitako dokumentuarekin batera, Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ondorio ekonomikoak dituzten jarduketak abiaraziko direla baldin eta aurrekontuan dirurik badago”.

Ribaforadan, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2116333