272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 837. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2021eko uztailaren 1eko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Orkoiengo 1. poligonoko 837. lurzatian (Ipertegi I industrialdea 11, Orkoien). Ciriza e Hijos SL da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2021eko azaroaren 18ko osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116590