272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2022rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu dituela zerga ordainarazpenei buruz:

1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskalen aldaketa, 2022an indarrean izanen diren tasen eta prezio publikoen tarifak ezartzeko.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

2. Honako zerga-tasak ezartzea 2022rako:

–Lurraren kontribuzioa: 0,2367.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: 4,52.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,26.

–Gainbalioak: 19,72.

Erriberrin, 2021eko azaroaren 18an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2116498