272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga-tasak ezartzea 2022ko ekitaldirako; hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa:

Tasa bakarra: %0,1230.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,65.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.

5.–Obra-lizentzia emateko tasa: %0,62ko tasa.

6.–Lehen aldiz okupatzeko lizentzien tasa: 483 euroko tarifa bizitegien unitate bakoitzeko.

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

7.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Aranzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2116201