272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Nabaskozeko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra: ler gorria eta larizio pinua, 1.411 m³ zenbatetsitako bolumena, guztira; mozteko azalera, 19,3 hektarea. Balioa: 22.179,85 euro, BEZik gabe. Zuraren prezioa m³ bakoitzeko, 15,72 euro.

Lekua: Coronas gaina.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Nabaskozeko Kontzejuaren Idazkaritzan.

Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea: abenduaren 22ko 13:00ak arte.

Proposamenak irekitzea: 2021eko abenduaren 22ko 14:00etan.

Nabaskozen, 2021eko azaroaren 19an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2116405