272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz:

1.–GASTUAK:

161160900 partida.–Zenbatekoa: 16.600 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Nabaskozen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2116163