272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak hartutako erabaki bat, hasiera batez onesten zituena 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 1, 2 eta 3/2021 aldaketak. Legez ezarritako jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2021 aurrekontu-aldaketa

Kreditu gerakina gehitzea

1.3420.6220002.–“Luzaideko Arretxe udal pilotalekuko barneko argien instalazioak berritzeko obra”: 12.788,44 euro.

Finantziazioa:

Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina: 11.120,38 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.668,06 euro.

2/2021 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

1.3420.6220002.–“Luzaideko Arretxe udal pilotalekuko barneko argien instalazioak berritzeko obra”: 4.422,88 euro.

Finantziazioa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.422,88 euro.

3/2021 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

1.4121.61900.–Eguzki plaken telekontrol sistema: 8.010,87 euro.

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina: 6.880,05 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.130,82 euro.

Luzaiden, 2021eko azaroaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2116144