272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Luzaideko Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2021eko urriaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin eta bertaratutako sei kideak bat etorrita, hasiera batez onetsi zuen 30. artikulua aldatzea Luzaideko herri-larren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, honako hauei dagokienez: zaldi-azienda larratzeko epea eta ardi-azienda sartzeko urteroko eguna, betiere larre itxietan; datak mantenduko dira behi-aziendari dagokionez. Hona hemen nola geldituko den idatzita:

“Herri-larre itxiak urtero adjudikatuko dira, eta hauek izanen dira larratzeko datak, azienda motaren arabera:

–Zaldi azienda: azaroaren 15etik martxoaren 15era.

–Behi-azienda: maiatzaren 15etik urriaren 15era.

–Ardi-azienda: sarrera urriaren 1etik aurrera”.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak emandako idazkeraren arabera.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Luzaiden, 2021eko azaroaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2116140