272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2021eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2116369