272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Egiaztapenerako kode segurua sortzea

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez, 559/2021 ebazpenaren bidez, ebatzi dut:

1) 2020ko abenduaren 11n alkateak emandako 543/2020 Ebazpena indarrik gabe uztea.

2) Lesakako Udalaren egiaztapenerako kode segurua sortzea https://sedeelectronica.lesaka.eus/ helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

–Dokumentu bakoitzerako sortutako kode guztiak bakarrak eta ausazkoak izango dira, eta lotura izango dute sortzailearekin.

–Ziurtapen kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide izango da segurtasun kriptografikoa.

–Ondorio legalek irauten duten aldi oso-osoan iritsi ahalko da kodeak egiaztatutako dokumentura, egoitza elektronikoaren bidez -eta, halakorik balego, barruan duen fitxategi elektronikoaren bidez-. Berehala eta doan iritsi ahalko dira dokumentura pertsonak.

–Ulertuko da toki-entitatea identifikatuta dagoela Interneteko bere atarian edo iristeko beste edozein gunetan bere gisa argitaratuko den informazioarekiko baldin eta haiek egoitza elektronikotzat jotzen badira legez.

–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakunde honen egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.”

Lesakan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2116472