272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Ordenantza, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu ordenantza, zeinak 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarreko xedapenak betetzeko, espedientea ikusgai dago udal Idazkaritzan. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Fontellasen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2116184