272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2020rako karga-tasak eta tasak

Ezkarozeko Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako, %0,35.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12,16, eta bere horretan uzten dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen gutxieneko koefizienteak.

–Ur horniduraren tasa, 0,60 euro/m³ gehi BEZa; kuota finkoa, 12,10 euro gehi BEZa eta berria, 180,30 euro.

–Etxerako egur loteak: 65,00 euro lote bakoitzeko.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: urteko foru legeek ezarritako tasei jarraikiz.

–Lurzorua, lurgaina eta lurpea okupatzeko tasak, Iberdrolak, Endesak eta Enagasek ordaintzen dituztenak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak ezartzen dituen prezioetan.

–Tasak, Ezkarozeko udal-mugarteko herriko bideak eta mendiko pistak erabiltzeagatik:

1. Egoitza Ezkarozen duten lur orotako ibilgailuak, nekazaritzako traktoreak, motozikletak eta quad-ak: 10,00 euro urtean, ibilgailu bakoitzeko.

2. Abeltzaintzako ustiategiak: 2,00 euro urteko eta azienda larriko unitate bakoitzeko.

3. Baimendutako baso-aprobetxamendua ateratzea: Nafarroako Gobernuak emandako baso-aprobetxamenduaren baimenean adierazitako metro kubiko bakoitzeko, 0,40 euro.

–Merkataritza ez egonkorra eta kaleko salmenta:

1. Saltokia, ibilgailuan: 30,00 euro urtean.

2. Saltokiak: 10,00 euro egunean.

–Obra-lizentziagatiko tasaren tarifak: Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluko hirigintzako lizentziak eskatzeagatik (obra lizentzia, lehen erabilerakoa eta abar): hirigintzako lehen txostena dohainik izanen da eta Nasuvinsak igorritako tarifen arabera kobratuko dira lizentziarako egiten den gainerako beste txosten bakoitzarengatik.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki hau 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Ezkarozen, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2116358