272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Etxalarko Udalbatzak, 2021eko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxalarko Udaleko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzaren indargabetzea behin betiko onetsitzat joko da.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Etxalarren, 2021eko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2116401