272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, Urrizton, Biztaizuri eta Anastol (MUP 454), eta Asura, Zumarrista eta Erañain (MUP 455) alderdietan. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 12ko 558/2021 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:

–804,26 m³ enbor txiki eta 90,74 m³ konifero-zur (P. nigra edo Larizioa, P. menziesii edo Douglas, L. kaempferi edo Alertzea), 6.640,43 euroan zenbatetsiak.

–383,01 m³ enbor txiki eta 383,01 m³ pago-zur, (F. sylvatica, pagoa), 15.320,58 euroan zenbatetsiak.

Beraz, lotearen guztizko zenbatespena 21.961,01 eurokoa da (BEZik gabe).

Proposamenak baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera aurkeztuko dira, gutun azal itxian, Eratsungo Udalaren Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 2021eko abenduaren 13ko eguerdiko ordu batera arte; egun bereko 19:30ean zabalduko dira gutun azalak. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 (hau da, 439,02 euro) utzi izanaren gordekina.

Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Eratsunen, 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2116379