272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 845. lurzatian. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak, 2021eko azaroaren 4ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ziraukiko 1. poligonoko 845. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Estanis del Hoyo eta Carlota Esandi arkitektoek prestatua. Sustatzaileak dira: Nahia Laita, Iker Segura, Unai Laita, Saioa Irigoyen, Edurne Crelgo, Álvaro Sanz, Armando Ros eta Itxaso Laita.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ziraukin, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116561