272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Udal ordenantza, Lurraren kontribuzioa arautzen duena. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko Udaleko Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoa bete beharrez.

Cascanten, 2021eko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2116356