2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
2022rako karga-tasak
Burgiko Udalak, azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen: Zergak.
1.–Lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,28.
2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %2,90.
3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:
Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:
0,45 | 20 urte edo hortik gora |
0,36 | 19 urte |
0,26 | 18 urte |
0,20 | 17 urte |
0,16 | 16 urte |
0,12 | 15 urte |
0,10 | 14 urte |
0,08 | 13 urte |
0,08 | 12 urte |
0,08 | 11 urte |
0,08 | 10 urte |
0,09 | 9 urte |
0,10 | 8 urte |
0,12 | 7 urte |
0,16 | 6 urte |
0,17 | 5 urte |
0,17 | 4 urte |
0,16 | 3 urte |
0,15 | 2 urte |
0,13 | Urtebete |
0,14.a | Urtebetetik behera |
Ezartzen den zerga-tasa %20 da.
4.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.
Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Burgin, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L2116117