272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udal zergen karga/tasak behin betikoz onartzea, 2022. ekitaldia

2021eko irailaren 23an Ohiko Osoko Bilkurak egindako bileran, 2022. ekitaldirako Udal zergen karga/tasak hasiera batez onartzea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egon da, aurretik 2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 5ean, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ondorioz, Udal zergen karga-tasak behin betikoz onartuak ulertzen dira.

Baztanen, 2021eko abenduaren 19an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa

ERANSKINA

2022. urteko udal zergen karga-tasak

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2022rako:

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,3.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,8.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Karga-tasa: %4.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Gutieneko udal indizea, %1,25.

1.5. Hiri-lurren balio igoera:

–Indizeen aplikazioa, denbora tarteen arabera:

–5 urte bitarte: %3.

–10 urte bitarte: %2,8.

–15 urte bitarte: %2,75.

–20 urte bitarte, edo gehiago: %2,70.

–Karga-tasa bakarra: %16,50.

Bigarrena.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2116517