272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2022rako zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko zerga-tasa hauek onestea 2022ko ekitaldirako:

–Lurraren kontribuzioa: %0,19.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Gasaren prezio publikoa: sartzen diren erabiltzaileak: 1.463,42 euro gehi 2021eko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek para daitezke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2021eko azaroaren 11n.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2116156