272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Udal ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea “Udal ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat”, baita hura jendaurrean edukitzea ere, hogeita hamar egunean, iragarkia aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratuta, bitarte horretan interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/17e06ccd-29ec-4bc9-96f1-b2a5718c3a74/

Azagran, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2116397