272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

96/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, zeinaren bidez ematen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2021eko Zilarrezko Dominak.

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina dago, eranskineko 2. puntuan arautua.

Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren pertsonen merezimenduak; izan ere, lan eta dedikazio handiz aritu dira Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko eginkizunetan, eta, batez ere, lan horrekin asko lagundu diote Nafarroako kirolari, betiere adorez baina nabarmendu nahirik gabe.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hamazazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2021. urteko Zilarrezko Domina pertsona hauetako bakoitzari ematea:

–Migel Aristorena Lakunzari, Sakana aldean pilota sustatzen 30 urtean eginiko lanarengatik.

–Joaquín Arza Laurenzi, beisbolaren alde C.A.D. Irabian eta Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioan 25 urtean egindako lanarengatik.

–Jaime Bacáicoa Fernándezi, ziklismoaren alde Club Ciclista Estella, Peña Ciclista Luquin eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioan 34 urte baino gehiagoan zeregin ezberdinetan egindako lanarengatik.

–María Carmen Burgaleta Úcarri, “Judo Club Ribera Navarra”-ren sortzaileari, judoaren alde entrenatzaile eta epaile lanetan 25 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Carlos Ceballos Itoizi, kick boxing-aren alde zenbait taldetan entrenatzaile eta epaile zereginetan 25 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Pedro Corral Añóni, errugbiaren alde, entrenatzaile zereginetan eta Club Deportivo Gigantes de Navarra Rugby taldea sortzeko 1994az geroztik egindako lanarengatik. Gaur egun kirol taldearen lehendakaria da.

–Pilar Ganuza Goñiri, mendizaletasunaren alde Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioan 54 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik. Zortzi milako gailur bat zapaldu zuen lehen emakume nafarra izan zen 1992an.

–Andrés Fermín Garde Yagüeri, eskubaloiaren alde Jesuitinas taldean zenbait zereginetan, eta Nafarroako Eskubaloi Federazioan epaile lanetan, Epaileen Batzordeko burutzan, eta egun federazioko lehendakari gisa 40 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Mikel Gárriz Gárrizi, futbolaren alde zenbait taldetan entrenatzaile zereginetan eta Antsoaingo Gazte Berriak Futbol Taldea sortzeko proiektua gidatzen 25 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Ignacio Hernández Riverori, Anaitasuna KJKEko eskubaloi taldeko entrenatzaile modura 25 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Iñaki Irisarri Sanzi, eskubaloiaren alde Barañaingo Lagunak KEko eskubaloi taldeko entrenatzaile eta koordinatzaile zereginetan 27 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Félix Latasa Luquini, futbolaren alde Lourdes Kirol Elkartean hainbat zereginetan 1997az geroztik egindako lanarengatik.

–Patxi Lezáun Ciordiari, eskubaloiaren alde Nafarroako Federazioan nahiz Espainiako Federazioan eta zenbait kirol taldetan zeregin ezberdinetan 30 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Carlos Mendía Zaratieguiri, irristailu gaineko hockeyaren alde Nafarroako Patinaje Federazioan eta Nafarroako zenbait taldetan zeregin ezberdinetan 35 bat urtean egindako lanagatik.

–Iñaki Mendioroz Iriarteri, emakumeen areto futbolean 1994an Axular Ikastolan hasi, eta Orvina kirol elkartean eta Txantrea KKEn egindako ibilbide gailenagatik; erreferente handi bat da.

–Oskar Mindeguia Bidegaini, judoaren alde Erreka KEn teknikari lanetan eta antolaketako zereginetan 29 urtean egindako lanarengatik.

–José Antonio Ocón Hernándezi, atletismoaren alde Atletismoko Epaileen Nafarroako Batzordean epaile, zuzendari eta lehendakari zereginetan 33 urtean eginiko lanarengatik.

–Isidro Ongay Aldunateri, hipikaren alde Ibiriku zaldi klubean eta Nafarroako Hipika Federazioan 26 urtean baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Lourdes Ozcáriz Pérezi, errugbiaren alde Iruña Rugby klubean ia 40 urtean egindako lanarengatik.

–Joaquín Pérez-Seoane Garridori, Oberena erakundean, zenbait urtetan “Iruña Hiria” nazioarteko Txapelketaren zuzendaritza lanetan eta gaur egun Nafarroako Xake Federazioko lehendakari zereginetan xakearen alde 34 urtean baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Francisco Quesada Canori, futbolaren alde Lourdes Kirol Elkartean 1997az geroztik egindako lanarengatik.

–Roberto Ramos Barasoaini, zenbait klubetan futbolaren alde 30 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik; 2010ean “ASDEFOR” Kirol Formakuntzarako Elkartea sortu zuen.

–Eduardo Robles Oscozi, judoaren alde Atarrabiako Judo Klub Ericen teknikari lanetan 29 urtean egindako lanarengatik.

–Juan José Rodríguez Pérez de Azanzari, oinarriko futbolaren alde Oberenan 25 denboraldi baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Bernardo Senso Murugarreni, abiadurako irristaketaren alde Nafarroako Patinaje Federazioan eta Espainiako Patinajeko Errege Federazioan 30 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–Germán Sola Berisari, eskubaloiaren alde hainbat kirol klubetan eta Nafarroako Eskubaloi Federazioan 26 urte baino gehiagoan egindako lanarengatik.

–José Javier Unzué Cigandari, eskubaloiaren alde Nafarroako zenbait kirol klubetan 26 urtean egindako lanarengatik.

–José Miguel Urrizalqui Alonsori, halterofiliaren alde, epaile, entrenatzaile, Nafarroako Halterofilia Federazioko lehendakari, eta azken urteetan Espainiako Halterofiliako Errege Federazioko lehendakariorde moduan 25 urtean egindako lanarengatik.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2116349