271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2021eko azaroaren 15ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2116305