271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aiegiko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko azaroaren 11n, honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenen eskuordetzeari buruz abenduaren 16ko 57/2003 Legeak emandako idazketan (Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzko Legea).

Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari jarraikiz.

EBAZTEN DUT:

1.–Hirugarren alkateorde José Manuel Galdeano Hermoso de Mendozaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2021eko azaroaren 15etik 28ra, biak barne.

2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2021eko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2116147