271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZKOTZ

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Behin betiko onesten da 2021. urteko aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 200,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 15.600,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 1.560,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 142.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 159.360,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 8.970,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 950,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 149.440,00 euro.

Gastuak, guztira: 159.360,00 euro.

Artazkotzen, 2021eko azaroaren 16an.–Kontzejuko burua, María Teresa Ciarra Torrens.

Iragarkiaren kodea: L2116190