271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aita Barandiaran zahar etxearen udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezio publikoen onespena

Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak 2021eko azaroaren 12an egin zuen bilkuran Aita Barandiaran zahar etxearen Udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezioak onartu zituen 2022rako:

–Mendekotasun handia duena: 2.199,16 euro hileko.

–Mendekotasun larria duena: 1.887,94 euro hileko.

–Mendekotasun moderatua duena: 1.672,17 euro hileko.

–Berez baliatzen ahal dena: 1.043,37 euro hileko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116304