271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

280E/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita “Estazio meteorologikoa (105m): EM Jugondo II 01” proiekturako ingurumen ukipenetarako baimenean, Mendigorriako udal-mugartean. Baimen hori Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 19ko 100E/2021 Ebazpenaren bidez eman zen. Nordex Desarrollo 1 SL da proiektuaren sustatzailea.

2020ko martxoaren 3an, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen 0001-0015-2020-000011 espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena emateko eskaera. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M) epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

0001-0015-2020-000011 espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera tramitatu zen (Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), eta bukaeran, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak, 100E/2021 Ebazpena eman zuen, apirilaren 19koa, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Mendigorriako udal-mugartean “Estazio meteorologikoa (105m): EM Jugondo II 01” proiektua egiteko. Nordex Desarrollo 1 SL da proiektuaren sustatzailea.

Alabaina, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 19ko 100E/2021 Ebazpenean akatsa egin da jardueraren kokapena zehaztean, izan ere asmoa Mendigorriako 6. poligonoko 211. lurzatian egitea da, eta ez Mendigorriako 6. poligonoko 221. lurzatian, Ebazpenak dioen moduan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 100E/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baitzaio Mendigorriako udal-mugartean “Estazio meteorologikoa (105m): EM Jugondo II 01” egiteko proiektuari. Nordex Desarrollo 1 SL da proiektuaren sustatzailea.

2. Aldaketa horrek jasotzen du Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 19ko 100E/2021 Ebazpenean “Mendigorriako 6. poligonoko 221. lurzatia” dioen lekuan “Mendigorriako 6. Poligonoko 211. lurzatia” jarri beharko lukeela.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Mendigorriako Udalera, Ingurumena Zaintzeko Taldera (“Lizarra 2” barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2116169