271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5031E/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako 2021erako gastua handitzea baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 547585.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 9ko 49E/2021 Ebazpenaren bidez, 200.000,00 euroko gastua baimendu zen 2021erako.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 28ko 1951E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzaren deialdia aldatu eta ezarri zen gehienez ere beste 250.000,00 euroko zenbatekoa baimentzen ahalko dela.

Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 85.925,00 euro gehiago baimentzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 85.925,00 euroko gastu gehigarria baimentzea desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako, 2021eko gastu-aurrekontuaren partida honen kargura: “COVID-19. Kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241111 partida. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta zenbait aldaketa egin zaizkio otsailaren 27ko 208/2018 Ebazpenaren bidez, apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 23ko 1954E/2021 Ebazpenaren bidez. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 547585 zenbakia du deialdiak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2116214