271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko apirilaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egunean, hasierako onespena 2021eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31n, argitaratu ondotik, eta ez da erreklamazio edo oharrik aurkeztu. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da eta argitara ematen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin.

Laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 900,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 373.585,75 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 374.485,75 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria: 325.585,29 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 48.900,46 euro

Gastuak, guztira: 374.485,75 euro.

Ablitasen, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2116172