271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SOLTXAGA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Soltxagako Kontzejuko buruak azaroaren 2an ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38.3 artikuluan ezarritakoa, kontzeju irekiko buruari dagokio ordezkatuko duen pertsona izendatzea, bera kanpoan eta/edo gaixorik dagoenean dagozkion eskudantziak erabili ahal izateko.

Ikusirik Kontzejuko burua udalerritik kanpo egonen dela hilabetez gutxi gorabehera (azaroaren erdialdean eta abenduan).

Horrenbestez, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Soltxagako Kontzeju Irekiko batzarkide José Javier Armendáriz Recalderen esku uztea burutzari dagozkion eginkizun guztiak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38.3 artikuluan ezarritako baldintzetan (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), gutxi gorabehera hilabetez, burutza udalerritik kanpo dagoen bitartean.

Bigarrena.–Eskuordetzeak bere ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, baita administrazio prozedurak hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena–Organo eskuordetuak epe horretan egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, burutza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, organo eskuordetuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Kontzeju Irekiko Batzarrari emanen zaio egiten duen hurrengo bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den guztian zuzenean aplikatuko da agintzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez”.

Soltxagan, 2021eko azaroaren 12an.–Kontzejuko burua, Andrés García Díez.

Iragarkiaren kodea: L2116166