271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Pitillasen, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2116131