271. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko irailaren 25ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoa.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik Udalaren ediktu-taulan eta 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi eta argitara ematen dira 2021eko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Luzaiden, 2021eko azaroaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

–Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. 2019ko urtarrilaren 1az geroztik, maila honetan: D. D mailarako osagarria, %12. Lanpostuko osagarria, %7. Sarbidea: oposizioa.

–Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.

Izenen zerrenda

–Administrazio-kontratudunak.

Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko uztailaren 8a.

–Funtzionarioak.

Alzón Aldave, Ángel M.ª. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2001eko urtarrilaren 1a. 4. funtzionario gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena 2013ko azaroaren 4koa da. 2019ko urtarrilaren 1az geroztik D mailakoa da, %12ko mailako osagarriarekin eta %7ko lanpostuko osagarriarekin.

Iragarkiaren kodea: L2116138