269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7966/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Yolanda Adrián Ruiz andrea, Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko burua. Bulego hori Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Yolanda Adrián Ruiz andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen honek 2021eko abenduaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2116332