269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04200 NL/oc espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Valerie Bonvoisin Greene.

Helbidea: Balda dr. plaza 1, 1.a A, Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Beltxeneko Erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Tximista-1/0100/040/030.

Eskatutako emaria: 0,010 l/s-koa.

Tokia: Orabidea.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 1.100 m-ko luzera duen hodia aterako da 2.000 l-ko edukiera duen erregulazio biltegiraino. Hodiak beste 60 metroan jarraituko du baserriraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko azaroaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2116381