269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-709

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Otiñanoko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: La Regadera erreka edo Odrón ibaia (Linares ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Lokiz mendiak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Torralba del Río (Nafarroa).

Isurketak 700 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 18 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2116321