1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
187/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Delia Sola Giménez andrea, Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Delia Sola Giménez andrea, Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2021eko azaroaren 9an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.
Iragarkiaren kodea: F2116010