269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan. Erabaki hori argitara eman zen 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa hori, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia bat interesdunen eskura dago Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritzan.

Azkoienen, 2021eko azaroaren 18an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2116404