269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 19.1.6 artikuluan. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2021eko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen “Aldaketa, Obanosko Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 19.1.6 artikuluan”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Obanosen, 2021eko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Ordenantzaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116456