269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzei buruz. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak azaroaren 15ean eman 144E/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Murchanteko Plan Orokorraren aldaketa bat, udal-mugarte guztian abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzei buruzkoa, Murchanteko Udalak sustatua.

Udal Planean onetsitako aldaketa argitaratzen da, bat etorriz 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murchanten, 2021eko azaroaren 18an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Udal Plan Orokorrean abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116562