269. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-16 industrialdean. Behin betiko onespena

2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezia UC-16 industrialdean izenekoa hasiera batez onesteko erabakiari buruz, Irunberriko Udalak sustatua. Jendaurreko epean ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2021eko azaroaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi da hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116365